Skip to main content

Enpresa eta kooperatiba proiektu arrakastatsua

900 bazkide baino gehiagoko talde batekin, gure enpresa eta kooperatiba proiektua gauzatzen dugu, pertsonak eta haien parte hartzea erdigunean jarrita. Talentua eta gaitasun teknologikoa dauzkagu, eta etengabe erreparatzen diogu berrikuntzari. Horiek guztiak konbinatuta, ibilgailu automobil eta industrialetarako gure produktuak egokitzen ditugu, eta, era horretan, gure bezeroen beharrak eta eskakizunak ase.

Misioa

Bisioa

Balioak

Liderra Europan, 1969az gero

750.000

osagai hornitzen ditugu urtero

900

langile, eta horietatik %90 bazkideak

+130

milioi euroko fakturazioa urtean

+100

milioi euroko inbertsioa ekipamenduan eta teknologian, azken hamarkadan

Europako lider baten bermea eta MONDRAGONen babesa

MONDRAGON Korporazioko kide gara jatorritik bertatik. Kooperatibismoan nazioarteko erreferente den talde handi honek 65.000 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu, 10.000 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu eta norbere industrietan lider diren enpresa ugari biltzen ditu.

Aliantzak bultzatzen ditugu, hobekuntza kolektiboa lantzeko

Asoziazionismoarekin eta lankidetza publiko-pribatuarekin konbentzituta gaudenez, elkarte eta aliantza sektorial eta enpresarial ugaritan parte hartzen dugu, nola eskualde mailan, hala nazio mailan.