Skip to main content

Daukagun materialen ezagutza sakonak bermatuta

Gure prozesuen lantaldeak daukan materialen ezagutza sakonari esker, produktu eta ekoizpen prozesu bakoitzerako irtenbide egokienak eskain ditzakegu.

Esperientzia egiaztatua

Mende erdi baino gehiagoko ibilbideak materialen ezagutza sakona eta produktu eta ekoizpen prozesu bakoitzerako irtenbide egokienak bermatzen ditu.

Prozesuen kontrola

Ekoizpen prozesu guztiak in house koordinatzeak bezeroari irtenbideetan kalitate eta zehaztasun handiena bermatzea ahalbidetzen digu.

Segurtasun handia

Osagai eta pieza guztiak entregatzean, elementu erradioaktiborik ez daukatela egiaztatzen dugu, aplikatu beharreko araudiak zorrotz betetzen ditugulako.

Mekanizagarritasun bikaina

Gure produktuen kalitate metalurgiko nabarmenak gure bezeroen lerroetan mekanizagarritasun bikaina bermatzen du.

Automobila, industria eta nekazaritza
Industria eta nekazaritza

CGIrekin fabrikatzen adituak

Zer esan nahi du CGIk?

Grafito trinkoa (CGI: Compacted Graphite Iron) burdina gris mota bat da, forma bermikularreko grafitoarekin, eta burdina grisak ohiko grafito laminarrarekin lortutakoak baino propietate mekaniko hobeak (gogortasuna, trakzioarekiko erresistentzia…) lortzea ahalbidetzen du.

Zer esperientzia dugu TIFen?

Material hau Sintercast ®-ek garatu eta patentatu zuen 90eko hamarkadaren hasieran.

2003ko Tafalla Iron Foundry instalazioko lehen ekipotik etengabe hobetu dugu gure teknologia, Sintercast ®-ekin lankidetza estuan.

Prozesuaren xehetasunak

Gure CGI fabrikazio sistemak ISO 16112 araua betetzen du, eta osaera egokia bermatzen du, tartean: %0 eta %20 arteko nodularitatea eta %90 baino gehiagoko perlita. Prozesuak dakar koilara bakoitzean magnesioa eta inokulatzailea gehitzea, gehitzeko sistema automatiko batekin, eta gure ISO 9000 datu baseko emaitzen jarraipen zehatz bat egitea, kalitatea eta trazabilitatea bermatzeko.

Berrikuntza proiektuak

CGIrekin 6 zilindroko kulata eta blokeen prototipoak fabrikatzeko proiektua hasi dugu gure bezeroetako batentzat.