Ingurumen jasangarritasuna
Praktika arduratsuak sustatzeko eta gure ingurumen inpaktua murrizteko gure etengabeko bilaketan, berrikuntza eta ingurumenarekiko konpromisoa funtsezko zutabe dituzten proiektu ameslariak bultzatzen ditugu.
Tafalla Iron Foundryn irmoki uste dugu ingurumen jasangarritasuna eta errentagarritasuna guztiz bateragarriak direla. Arlo honetan ditugun berrikuntza proiektuak berrikuntzarekin eta ingurumen erantzukizunarekin dugun konpromisoaren erakusgarri besterik ez dira.
Gure ikuspegi nagusietako bat gure instalazioetan eguzki panelak integratzea da. Sistema horiek gure galdaketa prozesuen zati bat elikatzeko eguzki energia aprobetxatzeko aukera emango digute, energia iturri konbentzionalekiko mendekotasuna murriztuz eta gure karbono emisioak nabarmen murriztuz.
Gure galdaketa prozesuetan sortutako CO2-aren birmoldaketa da daukagun beste proiektu erabakigarri bat. Karbono dioxidoaren ingurumen inpaktua egon badagoela onartuta, emisio horiek harrapatzeko eta berrerabiltzeko irtenbide berritzaileak ikertzen ari gara. Era horretan, gure karbono aztarna arintzeko eta klima aldaketaren aurkako borrokan modu esanguratsuan laguntzeko aukera moduan hartuko dugu azpiproduktu kutsatzaile hori.
Energiaren kudeaketa eraginkorra gure jardueraren erdigunean kokatzen dugu, baliabideen erabilera arduratsua bazkide langile guztien erantzukizuna dela sinetsita.
Energia kontsumoa optimizatzen, gure ingurumen aztarna murrizten eta gure jarduna etengabe hobetzen ahalegintzen gara, ohitura jasangarriak sustatuz eta parte hartze mekanismoak ezarriz, etorkizun eraginkor eta arduratsuagorantz elkarrekin aurrera egiteko.