Skip to main content

Cookie politika

Informazio orokorra

Cookie politika honen helburua da Tafalla Iron Foundry, S. Coop.en (aurrerantzean, “TIF”) titulartasuneko www.tifcoop.com (aurrerantzean, “Webgunea”) web domeinuan erabiltzen diren cookieen berri argi eta zehatz ematea.

Zer da cookie bat?

Cookie bat da, hain zuzen, webgune batera sartzean, erabiltzailearen (webgunean nabigatzen duen pertsona fisikoa) gailuan deskargatzen den artxibo edo fitxategi bat. Cookie baten helburua da gailu horretatik egiten den nabigazioari buruzko datuak eta informazioa erregistratu, biltegiratu, berreskuratu, eguneratu edo gordetzea. Cookieek aukera ematen diote webgunearen arduradunari erabiltzaileek webgunean nabigatu bitartean izaten dituzten lehentasunak ezagutzeko eta gogoratzeko, bai eta eskainitako zerbitzuak lehentasun horien arabera pertsonalizatzeko ere.

TIFek cookieak erabiltzen ditu informazioa berreskuratzeko, eta, horrela, erabiltzaileari nabigazio arinagoa eta errazagoa eskaintzeko, lehenago emandako datuak eskatu behar izan gabe. Adibidez, nabigazioan eta etorkizuneko bisitetan erabiltzailearen lehentasunak (hizkuntza, herrialdea, etab.) gogoratzeko erabiltzen dira.

Era berean, TIFek cookieak erabiltzen ditu webgunean nabigatzean erabiltzaileek izaten duten portaera aztertzeko, eta oso tresna eraginkorra da webgunearen funtzionamendua baloratzeko, ikusleen eta trafikoaren parametroak neurtzeko, aurrerapena kontrolatzeko, sarrera kopurua kontrolatzeko eta hobekuntzak txertatzeko.

Datuen babesa

Erabiltzaileak cookieak onartu edo baztertu ditzake, behar-beharrezkoak direnak izan ezik; horretarako, cookieak konfiguratu beharko ditu. Erabiltzaileak TIFi buruzko informazio gehiago lor dezake gure lege oharraren eta pribatutasun politikaren bidez.

Webguneko cookieetan biltegiratutako informazioa TIFek bakarrik erabiltzen du, aurrerago “hirugarrenen cookie” gisa identifikatutakoak izan ezik, horiek kanpoko erakundeek erabiltzen eta kudeatzen baitituzte TIFek eskatutako zerbitzuak emateko, gure zerbitzuak eta webgunean nabigatzean erabiltzaileak duen esperientzia hobetzeko. “Hirugarrenen cookie” horiek bereziki erabiltzen dira sarbideen estatistikak lortzeko.

Era berean, erabiltzaileari jakinarazten zaio webgunean nabigatzean jaso daitezkeen datu pertsonalen arduraduna TIF S. Coop. dela.

Cookie motak

Beste sailkapen batzuen artean, honela sailka daitezke cookieak: kudeatzen dituen erakundearen arabera (propioak edo hirugarren batenak), aktibatuta dauden denboraren arabera (saiokoak edo iraunkorrak) edo helburuaren arabera (teknikoak, pertsonalizaziokoak, analisikoak edo publizitatekoak, besteak beste).

Webgune honetan erabiltzen diren cookieak aldi baterakoak dira, geroko transmisioa eraginkorrago egiteko helburu bakarrarekin, eta lotura izango dute soil-soilik erabiltzaile anonimo batekin eta haren ordenagailuarekin. Cookieak ez dira inoiz erabiliko informazio pertsonala jasotzeko.

Hona hemen TIFek erabiltzen dituen cookie motak eta horietako bakoitzarekin lortzen duen informazioa:

Cookie propioak

Saioko cookieak

Erabiltzailearen gailuan biltegiratzen ez diren aldi baterako cookieak dira, saioa amaitzen denean desagertzen direnak. Cookie horien bidez lortutako informazioak webgunean trafiko jarraibideak aztertzeko eta horren bidez eskaintzen ditugun zerbitzuak emateko balio du.

Google Analytics

Cookiearen izena: _ga Erabiltzaileak bereizteko erabiltzen dira eta 2 urteko iraupena dute.

Cookiearen izena: _gid Erabiltzaileak bereizteko erabiltzen dira eta 24 orduko iraupena dute.

Cookiearen izena: _gat Eskaera ehunekoa mugatzeko erabiltzen dira, eta minutu bateko iraupena dute.

Hirugarrenen cookieak

Webgunearen jarraipena Google Analytics tresnaren bidez egiteko aukera ematen dute, Googlek ematen duen zerbitzua baita, erabiltzaileen webguneetarako sarbideei buruzko informazioa lortzeko. Hauek dira gerora egin beharreko analisietarako gordetako datu batzuk: erabiltzaile batek webgunea bisitatzen duen aldi kopurua, erabiltzailearen lehen eta azken bisitaren datak, bisiten iraupena, erabiltzailea webgunera zein orritatik sartu den, erabiltzaileak webgunera iristeko zer bilaketa motor erabili duen edo klik zer loturatan egin duen, munduko zer lekutatik sartu den, etab.

Cookie horien konfigurazioa Googlek eskainitako zerbitzuak zehazten du aurrez, eta, beraz, erabiltzen dituen cookieei eta horiek desgaitzeko moduari buruzko informazio gehiago lortzeko, Google Analyticsen pribatutasun orria kontsultatzea iradokitzen dizugu (kontuan hartuta ez garela webguneen edukiaren eta egiazkotasunaren arduradunak, ezta hirugarrenen pribatutasun eta cookie politiken arduradunak ere).

Cookieak kudeatzea eta blokeatzea

Erabiltzaileak bere ordenagailuko nabigatzailea bere behar pertsonalen arabera konfiguratzeko aukera du; era horretan, cookieak jasotzen dituela ohartarazi, eta horiek disko gogorrean instalatzea eragozteko moduan izango da.

Erabiltzaileak datuen edo informazioaren tratamenduari uko egin ahal izango dio cookieen erabilera baztertuta, eta, horretarako, bere nabigatzailearen konfigurazio egokia hautatu beharko du; hala ere, erabiltzaileak jakin behar du, hala egiten badu, posible dela webgune honen funtzionaltasun osoaz ez gozatzea. Mesedez, informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu zure nabigatzailearen jarraibideak eta eskuliburuak.

Zure terminalean ezarrita dauden cookieak ezabatu nahi badituzu, zure nabigatzailetik egin dezakezu. Nabigatzailearen laguntza menura joanda aurki dezakezu hori egiteko modua, bertan baitaude ezarrita ezabatzeko egin beharreko urratsak. Informazio gehiago:

TIF ez da cookie politika honetan jasotako hirugarrenen pribatutasun politiken edukiaren eta egiazkotasunaren erantzule.

Cookie politika honi buruzko zalantzarik baduzu, info@tifcoop.com helbidean jar zaitezke harremanetan TIFekin.

Erabiltzaileak cookieen funtzionamenduari eta horiek ezabatzeko moduari buruzko informazio gehiago aurkitu ahal izango du esteka hauetan:

www.allaboutcookies.org
https://www.aepd.es/documento/guia-cookies.pdf

Bestalde, erabiltzaileak nahi ez badu Google Analyticsek webgune guztietan bera arakatzerik, hona jo beharko du:  http://tools.google.com/dlpage/gaoptout