Argintza
Cold box prozesua erabiltzen dugu arren %100 ekoizteko. Kulatak eta blokeak ekoizteko 5 lerro automatizatu eta moldagarri ditugu.
Fase honetan, blokearen edo kulataren barrualdea erreproduzitzen duten arrak ekoizten ditugu. Hareaz eta hainbat materialez eginak daude (Cromita, Bauxita, gehigarri organikoak), eta margotu egiten ditugu, azken akabera perfektua lortzeko.
Arrak egiteko, margotzeko, lehortzeko, mihiztatzeko eta ikuskatzeko, 5 argintza lerro automatizatu ditugu.
Lerro horiek moldagarriak dira, kulatak eta ibilgailu automobil eta industrialen blokeak ekoizteko.
25 litrotik 120 litrora arteko askotariko ahalmena duten ekoizpen makinak erabiltzen ditugu, bai eta mihiztatze eta torlojutze prozesuak ere.
Hainbat harea mota (silizea, kromita, bauxita) eta ura oinarri duten pintura erregogorrak erabiltzen ditugu, ar motaren arabera, kalitatea ziurtatzeko eta pieza bakoitzaren dimentsio eta garbiketa eskakizunak betetzeko.